Lunes, 4 de febrero de 2008.
Kontzertu ekonomikoa asuntu oso serioa da. Diruaren inguruko gauza asko bezala. Gure finantza sistema erregulatzen du, eta Madrileko Gobernuak hemen egiten dituen inbertsioen truke ordaintzen diegun diru kopurua ere jasotzen du… Baina ze demontre!! Zergatik ordaindu behar dugu guk ezdakit nongo gobernuak egiten dituen inbertsioengatik, guk geuk dirua izanik bertan egin badezakegu. Bai amorrua ematen diela Madrilen guk gure dirua nahi dugun bezala kudeatzea eskatzea!! Orain, gainera horrekin ere ados ez eta epaitegitara eramaten gaituzte! Izan behar da dirua, denbora eta gogoa epaitegietan gastatzeko! Diru publikoa gainera…badakigu nolakoak diren ordea… Ia datorren Europa ta esaten dien espainiarrei behingoz, baietz! Arrazoia dugula, gure zergak nola antolatu eta zertan erabiltzeko erabakitzekoahalmena dugula!


Meneame
del.icio.us
No hay Comentarios »