Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis


18/98, Justizia politizatu denaren adibiderik garbiena

Viernes 15 de febrero

Ostiralero bezala osoko bilkura dugu Eusko Legebiltzarrean. Gaurkoa oso laburra izango da, gai zerrendak bi puntu besterik ez dituelako: 18/98 sumarioaren inguruko eztabaida da lehenengo puntua eta osakidetzako gatazka laboralaren inguruko eztabaida bigarrena. Lehenengo puntuan, 18/98 sumarioaren inguruko eztabaidan neronek hartu dut parte, sententzia salatuz, noski, sumario hau espainiar estatuko sistema judizialaren politizazioaren adibide garbia dela argudiatuz. PP eta PSE-ko ordezkariek erabat haserretu dira, noiztik, sententzia bat legebiltzar bateko eztabaida gai da? Diote. Aze galdera!  Sententziek oinarrizko eskubide zibil eta politikoak errespetatzen ez dituztenetik. Jakin ez badakite ere, legebiltzarkideok herritarren eskubideak babesteko gaude. Eta sententzia honek ideiak zigortzen dituen heinean, printzipio demokratikorik funtsezkoena bortxatzen duen heinean, legebiltzarrak zer esan asko du. Ba al zenekiten sententzia honek indarkeriarik gabeko terrorismoaren delitua definitzen duela? Zelako astakeria! Eta astakeriatzat jo dute kasu hau jarraitu duten 300 juristek.

No hay Comentarios »


Dejar un Comentario


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>