Politikariak oso kritikatuak gara eta egia esan ez naiz batere harritzen. Alde batetik esan behar da, batzuk ez dutela zintzoki jokatu eta horrek politikarion irudia ez du batere ondo utzi. Eta bestetik ohikoa da hauteskunde proposamenak ez betetzea, printzipio politikoak alde batera utzita negoziotan sartuta dabiltzanak topatzea.
Aldiz, konpromezua, koherentzia eta planteamenduetan irmotasuna politikari bati exijitzen zaizkion baloreak dira.
Atzo Mirar Jauregian egindako ekitaldi unkigarri batean, EAk urte askotan zehar izan dituen kargu publiko askoren adibidea aurrez aurre nuelarik Madrilera eramango dudan neure ekintza politikoan printzipio hauek aintzat hartuz jokatuko dudala hitz eman nuen. Han ziren azken 20 urteetan EA hainbat eta hainbat lekutan ordezkatu dutenak...Benetan unkigarria..emozionatu nintzen..


Meneame
del.icio.us
No hay Comentarios »