Martinek, nere seme zaharenak, ikastolara familiko argazkiak eram behar ditu datorren asterako. Eta orain hemen gaude argazkiak aukeratzen, hau ez ni begiak itxita nagolako, beste hau ez irati negarrez dagoelako, eskiatzekoak politak dira baina lurreannago eta lotsa ematen dit, hurrengoa mugitua dago... Eta argazki sorta bat aukeratuta dugunean ez dugu inprimatzen asmatzen, tinta aldatu dugu, eta hala ere ez dabil.
Izan ere, argazki kontuan ere nola aldatu diren garaiak.
Gogoan dut, txikiak ginenean, amak egurrezko kaxa batean gordetzen zituela familiako argazkiak, txuri beltzezkoak gehienak.
Hogei urte bete nietuenean, nere lehenengo reflex kamara oparitu zidaten. Garai haietan diapositibak modan zeuden. Argazkiak ikusteko zeremonia bat zen: lekua egin, proiektorea altura egokian jartzeko libuak pilatu eta dena prest zegoenean ilunpean ikusten genituen diapositibak.
Eta orain berriz, ordenagailua piztu eta hor daude argazkiak.
Baina inprimitzeko.... uste dut inpresora aldatzeko garai iritxi zaigula, hau ere zaharkitua geratu zaigu.


Meneame
del.icio.us
Eta aldatuko dena, Nekane. Zalantzarik gabe arlo honetan ere hamaika ikusteko jaioak gara!
Urrutiago joan gabe, zergatik papereratu argazkiok eta ez sarean zintzilikatu ikasgelan erabili edota ikusteko?