Atzo ostirala, Jaurlaritzako sailburu emakumeak eta Legebiltzarkide emakumeok elkarrekin bazkaldu genuen,Kontxi Bilbao-ri omenaldi bat eginez, legebiltzarkide izatetik utzi dio, horretara behartua izan delako eta agurra bazen ere, guztion alkartasuna adierazteko modu bat ere izan zen.
Alderdi desberdin guztietako emakumeok bildu ginen, alderdi popularrekoek ezik, beraiek jakingo dute zergaitik, baina gainuntzeko guztiok badakigu liskar politiko guztien gainetik harreman pertsonalak daudela. Urteetan zehar, Legebiltzarrean, egunero ikusten geranez, eta sarritan une berezi ugari bizi izaten ditugunez, azkenean gure hartean adiskidetasuna ere sortzen da, elkarrekin pozak, tristurak, arazoak, konpartitzen ditugularik.
Kontxi orain ez da Legebiltzrkidea, espero dezagun konstituzionaleko epaileek urtebeterako duen inabilitazioa suspenditzea eta indargabetzea, liskar politiko guztien gainetik, epaileek zentzuzkoak izan behar dutelako. Zorterik onenea opa diot.
Eta edozein kasutan Kontxiri eta neri beti geratuko zaigi gogoan Saharako bidau hura....


Meneame
del.icio.us
No hay Comentarios »